Googlek merkataritza-lokalak itxita edo zabalik dauden esango digu
Google Places zerbitzuak aldaketak izan ditu. Hain zuzen ere, bilaketak zehatzagoak izan daitezen, erabiltzaileak "irekita orain" aukera aktibatu ahal izango du, modu horretan, zabalik dauden merkataritza-lokalak soilik agertuko zaizkio. Momentuz Europan ezin da zerbitzu berri hau erabili, bai, ordea, AEBetan.
Orain arte Google Places zerbitzuaren bidez egiten ziren bilaketek, erabiltzaileak gertuen zituen lokalak erakusten zituen. Adibidez, erabiltzaileak botika bat behar bazuen, hurbilen zituen farmazien zerrenda erakusten zion Google Placek. Halere, zerbitzu hau ez zen bilatutako saltokiak zabalik edo itxita zeuden argitzeko gai.
Horregatik, "irekita orain" aukerak aldaketa izugarria ekarriko du. Izan ere, erabiltzaileak aukera hau aktibatzen badu, bilaketa egin duen momentuan irekita dauden lokalak soilik azalduko zaizkio.
Gainera, nobedade gehiago ere ekarriko ditu Google konpainiaren sistema honek. Besteak beste, lokal horien argazkiak erakutsiko ditu, baita beste erabiltzaile batzuek toki horri buruz egindako iruzkinak ere.