Urte amaierarako iritsiko da usaina bideo-jokoetara
USB bidez ordenagailura konektatzen den gailu batek usain ezberdinak eskainiko ditu, jokoaren arabera.
Bideo-jokoetan usaina eskaintzeko sistema berri bat garatu du Scent Sciences Corporation konpainiak. Sistema hau Gabon festetarako iritsiko da merkatura, sortzaileek jakinarazi dutenez.
USB bidez konektatzen da gailu hau ordenagailura eta jokoek eskatutako usaina kanporatzen du. Guztira 20 usain ezberdin eskaintzen ditu.
Usaindun kartutxo bakoitza 200 ordutan erabil daiteke eta usainen intentsitatea neurtzeko aukera eskaintzen dio jokalariari.
Gailu berri honek 69,99 dolar balio du eta kartutxo bakoitzaren prezioa 24 dolarrekoa da.
Oraindik ez dute iragarri zein jokorekin erabili ahal izango den.