Musuekin kontrolatzen den bideo-joko bat aurkeztu dute

Joko honetan, mihia ahal den azkarren mugitzea da helburua, horrela bolatokian dauden bolak errazago jaurtiko ditu jokalariak.

Hye Yeon Nam artistak bola-jokoan oinarritutako bideo-joko bitxi bat sortu du. Joko honek berezitasun nabarmen bat dauka: musuekin kontrolatzen da.

Orain arte Wiik, PS3-k eta Kinectek, besteak beste, mugimenduekin kontrolatzen diren joko dibertigarriak eta bitxiak aurkeztu dituzte, baina, orain berrietan berriena iritsi da.

Bideo-joko honen helburua mihia ahal den azkarren mugitzea da. Hau da, jokalariak, musuak ematen ari diren bitartean, mihia mugitu behar dute eta horrekin bolak botatzea lortuko dute.

Sistema berritzaile honek iman batzuen bidez funtzionatzen du. Jokalarietako batek sentsore bat duen iman hori ipini behar du mihian eta beste jokalariak imanaren direkzioa eta abiadura detektatzen duten entzungailuak jarri behar ditu.