'PixelJunk Shooter 2', martxoaren 2an salgai

Lehenengo jokoaren amaieran kokatuko da ekintza, eta PlayStation 3an izango da erabilgarri.
Argazkia: Precision

Martxoaren 2an PixelJunk Shooter 2 bideojokoa erabilgarri izango daPlayStation Networken eta Q-gamesek sortutako shooter dibertigarriaren jarraipena izango da.

Joko berriaren ekintza lehenengoaren amaieran kokatzen da. Bertan, munstro handi batek PixelJunk nabe espaziala irentsi du. Munstroaren erraietatik ateratzeko jokalariak azido gastrikoen eta gas desatseginen kontra egin beharko du. PixelJunk Shooterren bizirik iraun zutenak askatzeari ekin zion erabiltzaileak, eta munstroari aurre eginez, jokalariak erreskatearekin jarraitu ahal izango du.

Horretarako, jokalariak arriskuez eta mehatxuez betetako tuneletatik, leizeetatik eta eszenatoki harrigarrietatik pasatu behar izango du nabe espazialean. Gainera, elementu naturalekin (ura, laba edo argia) borrokatu beharko du. Beraz, elementu horiek maneiatzen jakitea beharrezkoa izango da erabiltzailearentzat.

PixelJunk Shooter 2 jokoa martxoaren 2an jarriko dute salgai, eta PlayStation 3an jolastu ahal izango da. Prezioa 7,99 eurokoa izango da eta PEGI 7ak (7 urtetatik gorakoak soilik erabil dezakete) berritasun hauek izango ditu:

-Errol trukeak izango dituen online lehiaketa, 2 pertsonentzat.
-20 arma esklusibo eta dibertigarri.
-Itzal eta argi elementuak berriak izango dira eta hauekin elkarreragin ahal izango da.
-Eszenatoki berri eta harrigarriak.