'Piratas del Caribe'ren bideojoko berria salgai izango da udaberrian
PlayStation 3an eta PSPan izango da erabilgarri jokoa eta LEGO estiloan birsortuak izango dira pertsonaiak.
Udaberri honetan Jack Sparrow lotsagabeak abentura handiak biziko ditu PlayStation 3an eta PSPan (PlayStation Portable), LEGO Piratas del Caribe: El Videojuego jokoari esker. Joko honetan Disneyko pertsonaia ezagunak akziozko istorio zirraragarria bizi ahal izango dute, eta oraingoan LEGOko pieza ezagunek itxura dibertigarri eta berezia emango diote jokoari.
Erabiltzaileek Piratas del Caribe sagako pelikulen sekuentzia ezagunenetaz gozatu ahal izango dute modu birtualean, eta pertsonaiakLEGO estiloan birsortuak izango dira. Estreinatuta dauden hiru pelikulen eszenak bizi ahal izango dira, eta baita laster zinema aretoetara iritsiko den laugarrenarenak ere: Piratas del Caribe: En Mareas Misteriosas.
Informazio gehiago webgune honetan.