Beckhamek rap kantuak abesten dizkio oraindik jaio ez den alabari

Bikotearen laugarren umea izango da eta familiaren hurbileko iturri batek adierazi duenaren arabera, bikotea pozez zoratzen dago neska izango delako.

Beckham familia beti izan da bitxia, eta berriro Victoria haurdun dagoela, gauzak berdin jarraitzen dute. Laugarren umearen zain dago bikotea eta beti egiten dute zerbait jende normalarekin konpara ez ditzagun.

David Beckhamek ez dizkio hitzak xuxurlatzen familiako hurrengo kidea izango denari. Hori arruntegia izango litzateke. Antza denez, rap kantuak abesten dizkio, Snoop Dogg eta 50 Cent taldeen abestiak, hain zuzen.

Portaera bitxi horren arrazoia ez dakigu, baina agian Beckham familia une hauetan bizitzen ari den zoriona izan daiteke. Izan ere, bikoteak zuen ametsa egi bilakatuko da, alaba bat izango baitute. Familiaren hurbileko iturri batek horrela adierazi du:

"David eta Victoria pozez zoratzen daude. Bikoteak neskatxo bat izango du. Victoriak jada 36 urte ditu eta David erretiroan pentsatzen ari da. Semeak hain azkar hazten ari direla ikusita, neskatila bat izateak familia perfektua osatzea suposatuko luke bikotearentzat. Euren amets guztiak errealitate bihurtu dira eta ezin dute ezer hoberik desiratu".

Bien bitartean, Davidek rap klase goizitarrak ematen dizkio oraindik jaio ez den umeari, eta hurrengo Missy Elliot izatera irits daiteke Beckham familiako kide berria.