The 3rd Birthday bideo-jokoa merkaturatuko dute udaberrian
Square Enix Ltd banatzailea Square Enix enpresaren elkarreragileak diren entretenimenduzko produktuak banatzeaz arduratzen da Europan eta PAL lurraldeetan. Enpresa banatzaileak adierazu duenez, The 3rd Birthday bideo-jokoa merkaturatuko dute Edicion Twisted izena duen edizio berezi batekin batera. Jokoak izango duen edukia esklusiboa izango da eta Europan eta PAL lurraldeetan erabilgarri izango da PSP (PlayStation Portable) sisteman2011ko udaberritik aurrera.
Jokoaz gain, Twisted edizioak osagarri hauek ditu: CTI Confidential-aren kopia, azal gogorreko liburua, 48 orrietan ilustrazio sekretuak edo irudi kontzeptualak, Aya Brea-ren inprimatutako bi ilustrazio eta Aya Brearen jantzia, etorkizuneko jokoan baliogarri izango dena PSP DISSIDIA 012 FINAL FANTASY sisteman.
Enpresa banatzaileak jada jakinarazi du zein izango diren bideo-jokoa bikoiztuko duten aktoreak. Chuck telesaileko Yvonne Strahovskik Aya Breari ipiniko dio ahotsa, eta Kyle Madigan misteriotsuari ahotsa jarriko dio Sobrenatural telesaileko Jensen Ackles aktoreak.