Ringo Starrek bere bideo-jokoa izan lezake

Beatles taldeko kide ohiak Ringo izeneko marka erregistratu du.

Beatles: Rock Band bideo-jokoak izandako arrakastaren ondoren, oraingoan Richard Starkeyk bere bideo-joko propioa izan lezake, Ringo Starr bezala ezaguna den Beatles taldeko kide ohiak.

Urtarrilaren 23an musikariak, "ordenagailuetako jokoen softwareari" lotuta dagoen marka bat erregistratu zuen, Ringo izenekoa. Sailkapen tekniko honek dokumentu legalak bideo-jokoekin lotzeko posibilitatea ematen du. Bestalde, Internet eta gailu mugikorren bidez deskarga daitezkeen ordenagailuetarako jokoekin lotu daiteke, eta baita joko askoekin ere.

Marka honen erregistroa bere izen artistikoaren jabetza intelektualaren interes potentzialak babesteko izan daiteke. Edota jada proiektu bat martxan izatea izan daiteke marka honen erregistroaren arrazoietako bat.