Miley Cyrus eta 'Eclipse', 'anti-Oscar' sarietarako izendatuak

Megan Fox, Ashton Kutcher eta Airbender: El último guerrero filma dira izendatutako beste batzuk.

Oscar sariakbaino egun bat lehenago banatuko dira Razzie 2011sariak, otsailaren 26an, eta urteko aktore eta film okerrenei banatuko zaizkie sari horiek. Aurtengo izendapenak argitara eman dituzte jada, eta horien artean aurki ditzakegu izen ezagun batzuk. Miley Cyrus La ultima canción filmean eginiko paperagatik aktore okerrenaren saria lortzeko izendatu dute, eta Eclipse filmak, Crepúsculo sagaren hirugarren emanaldiak, urteko pelikularik txarrenaren saria lor dezake.

Zoritxarreko izendapena jaso dute zinema munduaren izar batzuk: Megan Fox, Jennifer Anniston, Ashton Kutcher edo Sexo en Nueva York 2 filmaren aktoreen zerrenda osoak, besteak beste. Pelikulen artean aldiz, hauek dira horietako batzuk: Airbender: El último guerrero, Exposados eta Híncame el diente.

Razzie sariak oso dibertigarriak izan ohi dira eta izendatuta dauden aktore gehienak umorez hartzen dute izendapena, horren adibide onena da Sandra Bullock. Izan ere, aurreko urtean, saria jasotzera joan zen, bere ibilbideko lehenengo Oscar saria jaso baino egun bat lehenago.