'Trinity: Souls of Zill O'll' otsailaren 11n izango da salgai

Tecmo Koei Europe LTD etxeak kaleratuko du errol eta akzio joko berria.
Argazkia: Koch media

Tecmo Koei Europe LTD etxeak kaleratuko duen hurrengo fantasiazko jokoaren informazioa eguneratu du. Trinity: Souls of Zill O’ll izango da joko berriaren izena, eta Omega Force estudioak garatutako errol eta akzio generoetako ekoizpen bat izango da. 2011ko otsailaren 11an jarriko da salgai PlayStation 3 kontsolarentzat.

Trinity: Souls of Zill O''ll ekintzazko joko bat da, eta erabiltzaileak hiru pertsonaiek osatutako talde batekin jolastuko dira . Hauekin, zelai zabaletan, hiri misteriotsuetan eta toki ilunetan ibiliko dira. Pertsonaia bakoitzak bere metodo eta gaitasunak erakutsiko ditu, eta hauek dira lurrera bakera ekartzeko ardura duten heroiak: arte magikorako joera duen ezpatari aditua, bere borondatea bere eskukadak bezain indartsua den borrokalari sutsua, eta heriotza eragin dezakeen hiltzaile eder bat.

Argudioa Vyashion kontinentean girotzen da, eta bi indar antagonikoen norgehiagokan oinarritzen da jokoa, Dyneskal inperioa eta Rostorl erreinua hain zuzen.