SingStar jokoaren aplikazio berria, Facebooken

Erabiltzaileak saioak parteka ditzake lagunekin, sare sozialari esker.
Argazkia: Precision.
Dagoeneko kalean da SingStar jokoaren Facebookerako aplikazio berria. Erabiltzaileek Facebook sare sozialera igotako argazki bat (bakarkakoa edo taldekakoa) eta SingStar berrian aukeran dauden kantetako bat hautatuz gero, emanaldi berezi batekin gozatuko dute helbide honetan.

Abesti bat eta argazki bat aukeratu eta gero, bertan agertzen direnak benetako abeslari bihurtzen dira, SingStar Songen tutorialari esker. Joko ezin hobea da lagunak gonbidatu eta emanaldiak horiekin batera ikusi eta horman jartzeko. Inoiz baino errazagoa izango da aurrerantzean Facebooken izar bihurtzea.

Informazio eta material gehiago, webgune honetan: http://www.singstar.com.

&' || 'nbsp;