Sonyk hiru dimentsiotan grabatzen duen bideokamera berria aurkeztu du
Sony etxeak 2011 urtean produktu berriak kaleratuko ditu, eta horien artean azpimarragarriena Handycam bideokamera da, hiru dimentsiotan bideoak sortzeko aukera ematen baitu.
Sony etxeak web orrialdean argitaratutakoaren arabera, Full HD teknologia duten Handycam kamara ez profesionalek bi lente independente dituzte. Bi lente hauek elkartzean bi irudi esteteoskopiko grabatzen ditu, 1920 x 1080i neurrietan.
Grabatu ondoren, hiru dimentsiotako irudiak zuzenean ikus daitezke bideokameraren LCD pantailan, betaurreko berezirik erabili gabe. Gainera teknologia honekin bateragarria den telebista batekin konekta daiteke.
Sonyren TD10E kamerak 26 ordu grabatzeko ahalmena du Full HD sisteman, 64 GB-eko memorian. G lente bikoitza du kamerak, hiru dimentsiotan grabatzeko 10x-eko zoom optikoa, eta bi dimentsiotan grabatzeko 12x-ekoa.
Kamara berriak ezaugarri hauek ditu: hiru dimentsio dituen 3,5 hazbeteko LCD pantaila, Dolby Digital 5.1 audioa eta 7.1 megapixeletako erresoluzio minimoa duten argazkiak ateratzeko posibilitatea. Handycam TD10E berria apirilean merkaturatuko dute, eta 1.600 eurotan eskuratu ahal izango da.
Handycam berriaz gain, Sonyk 2011 honetan beste bi produktu kaleratzeko asmoa du: BRAVIA telebista berria, egongelatik mugitu gabe 3D eta Internetez gozatzeko aukera ematen duena, eta VAIO ordenagailu eramangarri berria, Blu-ray Disc 3D erreproduzitzaileari esker hiru dimentsiotan pelikuletaz gozatzeko aukera ematen duena. Gainera, azken honek bi dimentsioetako pelikulak momentuan bertan hiru dimentsioetako simulazioak posibilitatea eskaintzen du, botoi bat ikutzearekin soilik.