Final Fantasyren joko berria hurrengo neguan kaleratuko dute
Square Enix Ltd entretenimenduzko produktu interaktiboen banatzaileak hurrengo negurako kaleratze berri bat iragarri du: Final Fantasy XIII-2 jokoa. PlayStation 3 eta Microsoften Xbox 360 kontsola sistemetan izango da erabilgarri eta Final Fantasy XIII jokoaren ondorengo bat da. Azken hau 2010eko martxoan merkaturatu zuten Europan eta jada 6 milioi unitate baino gehiago saldu dituzte mundu osoan.
Final Fantasy XIII-2 jokoaren ekoizketa lanetan dabiltza orain, eta Final Fantasy XIII baino hobeagoa izatea espero dute alderdi guztietan. Aurreko istorioarekin oso erlazionatuta dago eta Final Fantasy XIII-ren ondoren garatutako borroka sistema bat izango da. Etorkizunean jokoaren xehetasun gehiago emango dituzte.
Final Fantasyren hastapenak 1987 urtean izan ziren, eta errol jokoaren saga hau beti izan da nagusi grafikoei dagokionez. Magiazko mundua eta istorio aberats eta sakonak ditu joko honek, eta horrela lortu dute mundu osoko jarraitzaileen bihotzetara iristea. Saga honetako jokoekin 97 milioi unitate baino gehiago saldu dituzte mundu osoan (2010eko iraileko datuak dira hauek).
Final Fantasy XIII-2 jokoaren informazio gehiago lor dezakezu web orrialde ofizialean: http://www.finalfantasy13-2game.com