The Cranberries taldeak aurten kaleratuko du disko berria

Bederatzi urteko isilunearen ostean, bueltan dugu talde irlandarra.
The Cramberreis taldea. Argazkia: Universal Music

The Cranberries taldeak aurten kaleratuko du estudioko seigarren lana. Bederatzi urtez kantu berririk grabatu gabe egon ostean, 2011n estudioan sartuko da talde irlandarra.

Noel Hogan gitarristak Twitter bidez zabaldu du albistea:&' || 'nbsp;"Estudioan sartzeko eta Cranberriesen lan berria grabatzen hasteko datak begiratzen hasiak gara. Albiste gehiago, laster". Iaz zuzeneko lana kaleratu zuten Dolores O''Riordanek eta bere mutilek baina kantu berririk ez dute grabatu, esan bezala, bederatzi urtean.

Ekainean, gainera, kontzertu-birari ekingo dio Limerickeko taldeak. Sei urtean agertokietara igo gabe izan zen taldea eta 2009an berriz elkartu ziren Cranberries taldearen ibilbideari berriz ekiteko asmoz. Disko berriarekin, taldeak zale berriak bildu eta betiko zaleeak gozarazi nahi ditu.