Jurassic Park berriro bideo-jokoetan izango dugu

Abentura grafiko honek lehenengo eta bigarren pelikulen artean gertatutakoa kontatuko du.

Jurassic Parken lizentzia erabiliko du Telltale Games etxeak eta jadanik eman dituzte kaleratuko duten bideo-jokoaren inguruko xehetasunak. Abentura lehenengo liburuaren eta filmearen ondoren gertatutako gertakarietan zentratuko da. Baina, benetako istorioaren eszenak ere ikusi ahal izango ditugu. Ez ditugu pertsonaia nagusiak ikusiko, baina bai bigarren mailako pertsonaia batzuk. Mertzenario, trafikatzaile eta dinosauro formako etsai berrien aurka egin beharko dute pertsonaia horiek.

Ez dute nahi erabiltzaileek hirugarren pertsonan jolastea, eta horregatik abentura grafikoaren alde egin dute. Heavy Rainen aspektu batzutan inspiratu direla esan daiteke pertsonaien garapena dela eta. Bestalde, PlayStation 3arentzat den Quantic Dream jokoaren antza du, botoiei sakatuz ekintzen gauzatzea alda daitekeelako.

Hala ere, oraindik lan handia dute egiteko, jolasteko aukerak oraindik garatzeko daude eta. Erabakien sistema bat ere izango du jokoak, baina horietako edozein hartzen dela ere, argudioak ez du aldaketa handirik jasango.

PC eta Mac sistemetan erabilgarri izango dela baieztatu dute, eta kontsoletan erabili ahal izango dela ere esan dute, baina horren inguruan ez dute ezer gehiago zehaztu. Jokoa deskargatu daitezkeen bost pasartez osatuko da.