Victoria Beckham haurdun dago

Udan ama izango dela iragarri du Spice Girls taldeko abeslari ohiak. Dagoeneko hiru mutiko ditu bikoteak.

Udan laugarren haurra izango dutela iragarri berri dute Victoria eta David Beckhamek.

People aldizkariak jakinarazi duenez, oso pozik daude biak. Hamaika, zortzi eta bost urteko hiru mutiko ditu bikoteak eta dirudienez familia handitzeko gogoz dabiltza Victoria eta David.

Azkenaldian Tottenham taldearekin entrenatzen ari da David. Zurrumurruek diotenez, Victorearen haurdunaldia izan liteke talde ingelesarekin entrenatzeko arrazoietako bat. Dena den, otsailaren 10ean itzuliko da ABEetara Los Angeles Galaxy taldearekin jokatzera.