Nintendo 3DS apirilean kaleratuko dute
Gamestop dendak asteburu honetan Nintendo 3DS berriaren informazioa eman du. Izan ere, gailu berriaren prezioa eta kaleratze-data jakinarazi dute dendaren webgunean. Gainera, ordu batzuetan Interneteko webguneak kontsolaren erreserbak egiteko posibilitatea eman du eta horri esker jakin ahal izan da kontsola berria 249 euroko prezioan eros daitekeela, eta gailu berriaren kaleratze data apirilaren 7a dela. Nintendo berriaren agerpena ezabatua izan da Gamestop webgunetik, baina oraindik informazioa ikus daiteke Googlen.
Aurreko astean Nintendok jakinarazpen bat eman zuen, ordenagailu eramangarri berriaren kontsumoaren inguruko informazioa emanez. Dena den, orain arte kaleratze datarik ez da ezagutu.
Erreserbaren publikazioa hutsegite bat izan daiteke, kontsolaren informazioa oso azkar ezabatu baitu dendak. Orain ez dago Nintendo 3DS-ren eskaera egiteko posibilitaterik, baina Google bilatzaileari esker gailu berriaren irudia ikus daiteke.
Datozen egunetan Nintendok kontsolaren joko batzuk aurkeztuko ditu Las Vegaseko azoka teknologikoan.