Facebook, Interneteko hirugarren webgune bisitatuena
Facebook sare sozialak albiste on batekin bukatuko du urtea. 2010ean 650 milioi erabiltzaile izatera iritsi da eta gainera munduko webgune bisitatuenen artean kokatzea lortu du. Hain zuzen ere, Interneteko hirugarren atari bisitatuena da Facebook, Yahoo! bilatzailearen aurretik.
ComSore ikerketa enpresak emandako datuak dira hauek. Datuotan argi azaltzen da urrian Facebookek eta Yahook! erabiltzaile kopuru berdina zutela, baina, azaroan Mark Zuckerbergek sortutako sare sozialak aurre hartu zion Yahoo! bilatzaileari.
Zehazki 648 milioi bisitari izan ditu Facebookek orain arte eta Yahook!-k, berriz, 630 milioi erabiltzaile.
Bi orrialde ikusienak
Bestalde, ComSore konpainiak zabaldutako informazioaren arabera, Google eta Microsoft dira webgune bisitatuenen rankingean lehenengo bi postuak betetzen dituzten atariak. Lehenak 970 milioi bisitari lortu ditu eta bigarrenak 869 milioi.