Shakiraren 'Waka Waka', Youtuberen historiako bideo ikusienen artean

Guztira, 266.388.889 erreprodukzio izan ditu ekainetik abendura bitartean eta Youtuberen historiako hirugarren bideo ikusiena bilakatu da.

Shakiraren "Waka Waka" bideoklipa segundoko 15 aldiz ikusi da Youtuben 2010ean.

Ekainaren 4an kaleratu zuen bideoklip hau abeslari kolonbiarrak, Munduko Futbol Txapelketari begira, eta hilabete batzuk geroago jakin dugu, Youtuberen historiako bideo ikusienen artean kokatu dela. Hain zuzen ere, hirugarren bideo ikusiena da hau. Guztira, 266.388.889 erreprodukzio izan ditu (eguneko 300.000 erreprodukzio inguru).

Gainera, "Waka Waka" 2010ean gehien jaitsi diren kantuen artean azaltzen da eta Mexikon, Italian, Luxemburgon, Espainian, Portugalen, Alemanian, Frantzian, Txilen, Kolonbian, Turkian, Belgikan, Austrian, Suitzan, Holandan, Danimarkan eta Finlandian single salduena ere izan da.