Scarlett Johansson eta Ryan Reynolds banatu egin dira

Duela bi urte ezkondu ziren eta orain harremana haustea erabaki dute.

Ryan Reynoldsek eta Scarlett Johanssonek banandu egin direla iragarri dute. People aldizkariak emandako informazioaren arabera, bi urte ezkonduta egon ostean, harremana haustea erabaki du bikoteak.

Erabakia hartzea lan zaila izan dela adierazi dute biek agiri baten bidez. "Gure harremana bukatzea erabaki dugu. Badakigu zaila izango dela pribatutasuna mantentzea, dena den, eskertuko genuke gure egoera kontutan hartzea", esan dute aipatutako agirian.

2008ko irailean ezkondu zen bikotea Vancouverren (Kanada).