Berri Txarrak, Gatibu eta Barricada, larunbatean gurean

Gainera, Kerobia, Zea Mays eta Pastors of Muppet arituko dira, besteak beste, gaur Euskal Herrian.

Astebururo legez, astebukaerak dakartzan kontzertuen errepasoa egingo dugu Gaztea atarian.

Larunbateko hitzordu nagusietako bat Anoetako Gaztetxean izango dugu, Berri Txarrak taldeak eskainiko duen kontzertua dela eta. Donostiako Dokan aldiz, Kerobia eta Arima Sutan taldeak izango dira zuzeneko emanaldia eskaintzen.

AitzoRock jaialdiaren bigarren edizioa egingo da Eskoriatzako polikiroldegian eta bertan izango dira Gatibu, Zea Mays, Amaiur eta Pastors of Muppet taldeak. Barricada eta Blaka taldeek eskainitako kontzertuen sarrerak mugatuak dira, eta hauek Pasaiako kiroldegian izango dira.

Bihar, igandea, Oreka TX taldea izango da Azkoitiko Mataderoan, 19:30etik aurrera. Soraluzeko Arrano tabernan, Mursegok kontzertua eskainiko du, eta doaneko emanaldi bat izango da. Eta Tolosako Bonberenean Michel Cloup musikari frantziarra izango da.