Google Earth-en bertsio berria funtzionaltasun gehiagorekin dator
2008 urtean Google enpresak Google Earth lurrera jaisteko lehenengo pausuak eman zituen. Eta oraingoan, Google Earthen Street View-ren funtzionaltasunak gehitu dira, erabiltzaileek espaziotik euren etxeetara modu zuzenean bidaiatu dezaten.
Google Earth bertsio berrian nabigazio kontrolen ondoan dagoen gizontxo laranja ikus dezake erabiltzaileak. Horrela, gizontxoa hartu eta errepide urdin bat ateratzen den tokian askatu behar da, kaleko mailan puntu horreraino hegan egiteko. Behin lurrera iritsita, erabiltzaileak lekualdatzeko nabigazio kontrolak eta arratoia erabil ditzake.
Aurreko Street View-arekin gertatzen ez den bezala, honek toki batetik bestera mugitzeko ahalmena du, horretarako arratoiaren gurpila edo teklatuaren geziak erabiliz. Erabiltzaileak urrun dagoen toki bat bisitatu nahi izanez gero, “atera” botoian klikatu behar du, eta momentuan bertan pasatuko da aireko ikuspegira. Eta hortik modu erraz batean irits daiteke norako berrira.
Zuhaitzak hiru dimentsiotan
Aurrerantzean, eraikin modelatuak hiru dimentsiotan ikusteaz gain, erabiltzaileek zuhaitz-formako espezie tridimentsionalak ikus ahal izango dituzte. 12 espezieko 80 milioi zuhaitz daude jada. Erabiltzaileek ikus ditzaketen baso tridimentsional batzuk toki hauetan topatuko dituzte: Atenas, Berlin, Chicago, New York, San Francisco eta Tokio. Google Earth programa solidarioaren bidez elkarte batzuekin kolaboratzen ari dira, Afrikako Green Belt Movement, Brasilgo The Amazon Conservation Team eta Mexikoko CONABIO, besteak beste. Horrela, gure planetan mehatxatuta dauden basoen modeloak egin nahi dituzte.
Google Earthen zuhaitz-formako osagarriez gozatu ahal izateko, programaren ezkerreko panelean dagoen 3D eraikinen kapa aktibatu behar da. Horrekin proba egiteko, bilaketa bat egin behar da, adibidez: “Palace of Fine Arts San Francisco”. Erabiltzailea toki horretara iristen denean, zoom-eko barran klik egin beharko du kalera iristeko. Behin hor dagoela, zuhaitz tartetan mugitzea posible izango da.
Erabiltzeko errazak diren irudi historioak
Irudi historikoen eskuragarritasuna zen Google Earth 5-ean gehien txalokatutako funtzioa, horri esker horrelako tokiak ikustea posible zelako: 1935eko Varsovia, 1945eko Londres eta Haitiko Port-au-Prince, 2010eko urtarrilaren lurrikararen ondoren. Funtzio horrekin zegoen arazoa hauxe zen: beti ez zen bistakoa toki bateko irudi historikoa zenik, eta horregatik, Google Earthek eskaintzen zuen funtzioetatik gutxien ezagutzen zena zen.
Bertsio berri honekin, irudi hauen aurkikuntza erraztu da. Orain, erabiltzaileak irudi historikoak dituen toki batera hegan egitean, pantailaren behe aldean toki hortako irudi zaharrenen data agertzen da. Data horretan klik eginez gero, erabiltzaileak lehenaldira bidaiatzen du, eta momentuan horretako irudiak eta kokapen horretarako eskuragarri dauden irudi historiko guztiak ikus ditzake.