Lady Gagak eta Justin Timberlakek Twitter eta Facebook utzi dituzte
Alicia Keysek HIESAren kontra sortutako erakundeari diru-laguntzak emateko helburuz abiatu dute ekimen hau eta hainbat pertsonaia ospetsuk parte hartuko dute.
Lady Gagak, Alicia Keysek eta Justin Timberlakek, besteak beste, Twitter eta Facebook sare sozialak alde batera utziko dituzte asteartetik aurrera eta milioi bateko diru-laguntzak jaso arte.
Asko dira "The Digital Life Sacrifice" ekimenarekin bat egin duten izarrak. Hain zuzen ere, Alicia Keys abeslariak abiatu du aipatutako ekimena, HIESAren kontra lan egiten duen Keep A Child Alive erakundearentzat diru-laguntzak jasotzeko helburuarekin.