Dolphin Lite; uretan sar daitekeen MP3 berria
MP3 honi esker, aldi berean kirola egitea eta musika entzutea posible izango da, gailua urperagarria baita.
NAICAL enpresak MP3 berri bat kaleratu du, uretan sar daitekeena. Dolphin eta Dolphin Touch gailuen ondorengoa izango da.
Atletentzat diseinatutako MP3a da, hezetasun maila altuenak jasateko gai dena. Igerian, euripean korrika edo saunan zaudela, Dolphin Litek kirola egin ahala musika entzuteko aukera emango dizu.
2 GB-eko memoria du eta MP3 eta WMA formatuak dituzten abestiak erreproduzitzen ditu. Gainera, USB 2.0 interfazea du, ordenagailura konektatu ahal izateko.
Egileek litio-ioizko bateria ere nabarmendu dute. Izan ere, bost minututan kargatuz gero, musika bi orduz entzuteko aukera ematen du. Bi orduz kargatuz gero, berriz, bateriak 18 ordu iraungo du.