MUBI; streaming bidezko zine zerbitzu berria

Zerbitzu honekin zine independente hoberenera, nazioarteko zinemara nahiz zinema klasikora sarbidea izango dute erabiltzaileek.

Sony Computer Entertainment Europe konpainiak (SCEE) MUBI zerbitzua estreinatu du, streaming bidezko zine zerbitzu berria. Honi esker zine independente hoberenera, nazioarteko zinemara nahiz zinema klasikora sarbidea izango dute PlayStation 3-ko (PS3) erabiltzaileek.

MUBIk pixkanaka hazten ari den katalogo bat du, eta PlayStation Networkeko (PSN) erabiltzaileentzat zinema munduko pertsonaia askoren lanak eskaintzen ditu, hala nola: Griffithena, Chaplinena, Bergmanena edo Godardena. Foro bat duen elkarte propioa ere badu MUBIk, eta bertan erabiltzaileek lagunekin gomendioak trukatu eta partekatu ditzakete eta Facebook sare sozialaren integrazioarekin, hizketaldia urrutiago bideratu dezakete.

MUBIko sortzailea den Efe Cakarelek Sony kontsola berriaren erabiltzaileentzat hitz batzuk izan ditu: "MUBI zerbitzuan inoiz amestu ez dituzuen filmak aurkituko dituzue, gehien gustatzen zaizkizuenak ere nahi dituzuen guztietan ikus ahal izango dituzue, eta zuen lagunekin ere hitz ahal izango duzue".

MUBI zerbitzuaz gozatu ahal izateko, nahikoa da PlayStation Networkera sartzea, eta PlayStation Store doako aplikazioa deskargatzea. Hilabetero dohan eskaintzen diren iradokizunez gozatu ahal izango da, adibidez, Hepworthen Alicia en el Pais de las Maravillas betsio originalaz. Film horrekin estreinatzen da azaroa, baina, zuzenean katalogotik ere egin daiteke aukeraketa.

Metraje laburreko filmen prezioa 0,99 euro ingurukoa da, eta film bat izan ezkero, prezioa 3,59 eurokoa izango da. 30 eguneko harpidetza mugagabe batean izena ematea ere posible da. Horrela, askatasun osoarekin ikus daitezke eduki guztiak modu guztiz librean, 12, 99 euroren truke.