'SingStar Dance', salgai

PlayStation Move mandoari esker, orain erabiltzaileek abesteaz gain, dantzatzeko aukera ere izango dute.
SingStar Dance. Argazkia: Precision.

PlayStationen joko desiratu berria gaur merkaturatu dute: SingStar Dance. PlayStation Move mandoari esker erabiltzaileek lehenengo aldiz izango dute joko honekin dantza egiteko aukera. SingStarren jarraitzaileek pop espainiarra eta nazioartekoa abestu eta dantzatu ahal izango dute, pop-aren 30 kantu hoberenak biltzen baititu joko honek.

Joko honen kaleratzeak aldaketa handia ekarriko du PlayStationen frankiziara. Izan ere, gauza berriak gehitu dituzte joko honetan, eta hauek dira nagusiak: dantza egiteko posibilitatea eta 4 erabiltzailek parte hartzeko aukera. Gaur jarriko da PlayStation 3arentzat salgai, 29,99 euroko prezioan. Jokoa eta haririk gabeko bi SingStar mikrofono berriz, 69,99 euroko prezioan eskuratu daitezke.


Publizitatea
X