`Patito Feo: el juego más bonito', PSPrako salgai

Jokoaren bertsio interaktiboa Tonika Games talde espainiarrak garatu du eta Italian eta Portugalen ere banatuko da.
Patito Feo. Argazkia: Precision

Gazte askok hainbeste espero zuten musika-abentura Sony Computer Entertainment Españak banatuko du eta gaur iritsiko da Espainiako denda guztietara PSPrako (PlayStation Portable): Patito Feo: el juego más bonito. Jokalaria Pretty Land School of Artseko ikaslea bilakatuko da abentura honetan eta telesaileko lehenengo denboraldiko pertsonaia nagusi guztiekin erlazionatuko da, hala nola, “Las Divinas” eta “ Las Populares”.

Joko honetan musika oinarrizko osagaia da eta 14 kantu musikal (telesailaren lehenengo denboraldiko 12 abesti eta Patito Feoren “liveshow”ko bi) abestu eta dantzatu daitezke, horien artean “Fiesta”, “Amigas del corazón”, edo “Gasolina” kantuak daude. Erabiltzailea froga desberdinen bidez dibertituko da eta telesailaren koreografia ofizialak dantzatu daitezke aldi berean, 3 PSP sistema konektatu daitezke eta. Horrela, zuzenean hiruretako zeinek egiten duen hoberen ikus daiteke. Bateria, gitarra edo teklatua ere jo dezakete eta horretaz gain, kantu bakoitzaren konposizio propioa ere egin daiteke, ondoren lagunekin partekatzeko.

Erabiltzaile bakoitzak pertsonaia propioa sortu dezake, bere gustora eraldatuz, eta bere erabakien arabera, “Las Divinas” edo “Las Populares” taldeko kide izango da. Jokoa aurrera doan heinean, jantzi eta objektu (batzuetan beharrezkoak frogak gainditzeko) gehiago eskuratuko dira, eta kantuak desblokeatuko dira, musika-tresna ugarirekin dantzatu eta interpretatu daitezkeenak. Gainera, PSP sistema ezberdinen arteko konexioari esker, lagunekin 400 artikulu baino gehiago trukatu daitezke, eta modu kooperatiboan telesaileko kantuak jo eta dantzatu daitezke aldi berean.

Patito Feo jokoaren bertsio interaktiboa Tonika Games talde espainiarrak garatu du, eta gaurtik aurrera PSPrako eskuragarri dago denda guztietan 29,9 euroko prezioan. Bildumagileentzat beste edizio bat ere eskuragarri izango da 39,99 euroko prezioarekin, eta azken honek Patito Feok Espainian egindako biraren “liveshow”aren UMD bat du. Oraindik PSP sistema ez dutenek, jokoaz gain PSP 3000 modeloa eros dezakete, 169,99 euroko prezioan. Jokoa Italian eta Portugalen ere salgai jarriko da.

2011ko urtarrilaren 6a arte, joko hau erostearekin batera opari bat lortu ahal izango da: zozketarik gabe zinemarako bi sarrera lortuko dira, eta Espainiako 450 aretotan baliogarri izango dira. Jokoa eta PSP 3000 sistema duen packa erosiz, zinemarako 4 sarrera lortuko dira.