Myspace goitik behera aldatu da, erabiltzailearen nabigazioa errazteko

Aldaketa guztiak laster helduko dira gaztelerazko webgunera eta azaroaren amaierako mundu osora zabalduko dira.

Myspacek aldaketak egin ditu bere webgunean nabigazioa eta edukien erabilera errazagoa izan dadin. Gainera, telefono mugikorretarako bertsio berri bat aterako du aurki, baita iPhonereko eta Androiderako aplikazio bat ere.

"Gazteen entretenimendua" helburu duen sare sozial honek momentuz ingelesezko beta bertsio bat kaleratu du: myspace.com/newmyspace.

Aldaketa guztiak laster helduko dira gaztelerazko webgunera eta azaroaren amaierako mundu osora zabalduko dira.

Gainera, webgunearen diseinuak logotipoa berritu du. Modu horretan, erabiltzaileak errazago bilatu ahal izango ditu musikari, pelikulei, telebistari nahiz jokoei buruzko informazioa.