ETB-3k 'Gaztea XS' saioa estreinatuko du laster
Astean behin 23:00etatik aurrera emitituko den saio honek eitb.com atariko Gaztea taldeak lantzen dituen gaiak ikusteko aukera eskainiko die ikus-entzuleei.
ETB-3k saio berri bat estreinatuko du laster: "Gaztea XS".
Saio honek eitb.com atariko Gaztea taldeak lantzen dituen gaiak ikusteko aukera eskainiko die ikus-entzuleei (musika taldeei egindako elkarrizketak, besteak beste).
Astean behin (eguna zehazteko dago oraindik) 23:00etan hasi eta ordu erdi inguru iraungo du "Gaztea XS"-k eta lehenengo saioan, Zea Mays eta Delinquentes taldeen elkarrizketak jasoko ditu.