Walkmana betirako agurtu da
Sonyk iragarri du duela gutxi 30 urte bete dituen aparatu hau merkatutik desagertuko dela.
Walkmanari eta kaseteei agur esateko ordua iritsi da. Teknologiako hainbat blogek zabaldutako informazioaren arabera, Sonyk iragarri du ez duela Walkman gehiagorik ekoitziko.
1979ko uztailaren 1ean saldu zen lehenengo aldiz musika-erreproduzitzaile hau Japonian, baina, orain beste aparatu batzuek aurre hartu diote; MP3-ak eta iPod-ak, besteak beste. Halere, CD-ekin funtzionatzen duten walkmanek merkatuan jarraituko dute eta badirudi, oraingoz behintzat, Asian eta Ekialde Ertainean kasetedun erreproduzitzaileen salmenta ez dela desagertuko.
Guztira 400 milioi walkman saldu ditu Sonyk 30 urtetan.