'SingStar Dance' merkaturatuko da PlayStation 3arentzat
PlayStation 3aren joko musikal berria merkaturatuko dute azaroaren 11ean: SingStar Dance. PlayStation Move mando berriarekin mugimendua kontrolatu daiteke, eta lehenengo aldiz, abesteaz gain, jokalariek dantza egin dezakete koreografia dibertigarri ugarirekin.
Orain arte SingStar jokoan bi pertsonek abestu zezaketen, baina SingStar Dance berriarekin jokalariak lau izan daitezke. Lau erabiltzaileek kantu bat elkarrekin antzeztu dezakete PlayStation Eye kamerak saioa grabatzen duen bitartean: bik mikrofonoa hartuta abestuz, eta beste biak PlayStation Move mando berriarekin dantza eginez.
Erabiltzaileak gelditu gabe abestu eta kanta dezaten SingStar Dancek nazioarteko eta artista espainiarren 30 arrakasta biltzen ditu, Lady Gaga, David Bisbal, Coti, El canto del loco edo Black Eyed Peasen jatorrizko bideoklipak adibidez.
SingStar Dance esklusiboki merkaturatzen da PlayStation 3arentzat, 29,9 euroko salneurriarekin. Haririk gabeko bi SingStar mikrofono eta jokoa duen pack berezi bat ere eskuragarri izango da, 69,9 euroko salneurriarekin.