Facebookek hainbat joko itxi ditu, datu pertsonalen filtrazioagatik
Besteak beste, FarmVille eta Texas Hold'Em Poker bideo-jokoak itxi ditu sare sozial ezagun honek.
Facebookeko hainbat joko eta aplikazio itxi dituzte datu pertsonalak filtratzeagatik, FarmVille eta Texas Hold''Em Poker bideo-jokoak, adibidez. Besteak beste, erabiltzaileen benetako izenak, beraien lagunen zerrendak eta beste zenbait datu filtratu dira sarean. Hain zuzen ere, datu hauek kanpoko enpresek jaso eta euren datu baseetarako erabili dituzte.
Gainera, kasu askotan, Facebookeko identifikazioa ez ezik, erabiltzailearen profiletik hartutako datuak bidali izan dira. Ustez, datuen salmenta horretan inplikatutako enpresatako bat RapLeaf da.