Badakizu nortzuk diren Twitter 'gorroto' duten pertsonaia ospetsuak?
Orain arte pertsonaia ospetsu asko ezin ziren Twitter gabe bizi, baina, badirudi kontu hori aldatzen hasi dela, batek baino gehiagok sare sozial ezagun honetatik "alde egitea" erabaki baitu.
Miley Cyrus
Urte bete inguru igaro da Miley Cirusek Twitter utzi zuenetik. Hannah Montanako protagonistak egunero erabiltzen zuen Twitter, baina, egun batetik bestera bere bizitza pribatuan gertatzen zena lau haizetara ez zabaltzea erabaki zuen. Dena den, zurrumurruek diote bere mutil-lagun Liam Hemsworthek behartu ziola sare sozial hau uztera.
John Mayer
Irailean utzi zuen Twitter John Mayererek. Dirudienez, Twitterrek bere ibilbide profesionalean eragin negatiboa izango zuenaren beldur zen bera.
Courtney Love
Behin baino gehiagotan esan du Twitterretik alde egingo duela, azkenengoz, duela egun batzuk.
Demi Lovato
Honek ere behin baino gehiagotan egin du mehatxu bera eta oraingoz behintzat Twitterreko kide da. Aspaldi atsedenaldi bat hartu bazuen ere, momentuz sare sozialean "twitteatzen" jarraitzen du.
Amanda Bynes
24 urterekin zinema Twittergatik utziko zuela iragarri zuen, baina, irailean bere kontua ezabatu zuen. Oraingoz ez du inolako azalpenik eman.
LeAnn Rimes
Egunero Twitter erabiltzen zuen horietako zen bera. Dena den, Eddie Cibirianekin sortutako polemikaren ostean, eraso asko jaso zituen sarean emakume honek. Bere burua defendatzeko gai izan ez zenez, Internet alde batera uztea erabaki zuen.
Lily Allen
Miley Cyrusek agur esan ostean, Lily Allenek gauza bera egin zuen.
Andes Calamaro
Mezu harrigarri batekin itxi zuen bere Twitterreko kontua abeslari argentinarrak:
''"Fuck you, Twitter''".