Mario Brosen 25. urteurrena ospatzeko produktu berriak

Nintendo DS eta Wii sorta berriak kaleratu dira urrian.

Nintendok bideojoko eta kontsola sorta berriak aterako ditu urrian Mario Bros pertsonaiaren 25. urteurrena ospatzeko. Hilaren 22an merkaturatuko lehenengo paketea: Mario Brosen unibertsoko ikonoak dituen Nintendo DSi XL gorri bat eta New Super Mario Bros jokoa.

Handik astebetera, berriz, Wiiren sorta berria jarriko dute salgai. Wii gorri bat, Wii Remote Plus urrutiko aginte berria, nunchuk gorri bat eta Wii Sports eta New Super Mario Bros jokoak izango ditu sorta honek. Horrez gainera, Donkey Kong jatorrizko jokoa ere barruan izango du kontsolak.

Super Marioren 25. urteurrena ehunka ekintzarekin ospatzen ari dira Nintendon. Izan ere, iturgin ezagun honen seriea historiako salduena izan da; 240 milioi ale saldu dituzte mundu osoan.