Kylie Minoguek bideo-joko mitologiko bat aireratu du bere wegunean

Bere disko berria promozionatzeko helburuarekin aireratu du Kylie Aphrodite jokoa kantari australiarrak.

Azken diskoaren izenburua (Aphrodite) aprobetxatuz Kylie Minogue abeslari australiarrak bideo-joko mitologiko bat aireratu du bere webgune ofizialean.

Kylie Aphrodite jokoan gerlari batek maitasunaren jainkosa erreskatatu behar du. Horretarako, bihotzak bildu, oztopoak gainditu eta Afrodita salbatu beharko du..

Bideo-joko berri hau oso sinplea da eta jokatzeko orduan zuriune-barra eta teklatuko geziak soilik erabili behar dira.

Gainera, jokoakn Minoguen ahotsa entzuten da eta jokatzea doakoa da. Helburua, abeslariaren disko berria eta otsailean hasiko duen kontzertu bira promozionatzea da.

Publizitatea
X