Amy Winehouse ama izatea pentsatzen hasi da

Abeslariak bizimodu desegokia alde batera utzi eta seme-alabak izateko gogoa omen du orain.

Drogak utzi zituela hiru urte pasatu direnean, Amy Winehousek bizimodu berri bati ekin nahi diola adierazi du. Horretarako, hiru egitasmo ditu: gizon arrunt bat bilatzea, umeak izatea eta norabidea zuzentzea.

Winehousek 27 urte ditu eta adin horrekin orain arte bizitakoa aztertu eta umeak izatea planteatzen hasi dela esan du. Hala ere, hurrengo bederatzi hilabeteetan ez dela hardun geratuko gaineratu du, eta oraingoz bere ilobekin noizean behin amarena egiten probatuta nahikoa duela esan du. Ama izan arte, ilobekin ahalik eta denbora gehien igarotzen saiatuko omen da.

Drogak utzi zituenetik bizitzari beste modu batera egiten diola aurre esan du: "Lehen drogatu egiten nintzen, baina hiru urte dira ez dudala drogarik hartu. Ez da zaila; egun batean ohetik jaiki eta zera erabaki nuen: Hau ez dut gehiago egin nahi".