Lau jokalarik aldi berean jokatzeko aukera eskainiko du 'Wii Party'-k

Guztira jokatzeko hiru modu ezberdin eskaintzen ditu Wii Party jokoak eta 80 joko inguru dauzka.

Nintendoren Wii Party berria datorren ostiralean iritsiko da dendetara eta nobedadez beteta helduko da. Izan ere, bertsio berri honekin jokalariak launaka lehiatu ahal izango dira.

Guztira jokatzeko hiru modu ezberdin eskaintzen ditu Wii Partyk eta 80 joko inguru dakartza. Joko guzti hauek jokalariek Wii agintea erabiltzeko duten abilezia neurtuko dute eta horretarako erronka ezberdinak gainditu behar izango dituzte.

Joko batzuetan koordinazioa landuko da, beste batzuetan, berriz, inteligentzia edota arintasuna.

Gainera, Wii Partyk jokoakPaco Party laguntzailearekin harremanetan jartzeko aukera emango dio jokalariari. Azken honek aholkuak emango dizkio erabiltzaileari.