Facebook sare sozialaren sortzailea, komiki bateko protagonista
Facebooki buruzko pelikula estreinatu ostean, Bluewater Productions editorialak Mark Zuckerberg: the Creador of Facebook komiki biografikoa kaleratuko du abenduan.
Argazkia: interartix.com
Facebook sare sozialaren sortzailea izan zen, 7.000 milioi dolarreko ondarea dauka, berari buruzko pelikula egin dute eta guzti hori gutxi balitz, Mark Zuckerber komiki bateko pertsonaia bilatuko da aurki.
Bluewater Productions editorialak Mark Zuckerberg: the Creador of Facebook komiki biografikoa kaleratuko du abenduan.
Aspaldi milioi bat dolar eskaini zizkion Bill Gatesek Marki berarekin lan egiteko, baina, azken honek ezetza eman zion. "Gazteagoa zenean dirutza izugarria eskaini zioten gazte honi, baina, berak helburu zabalagoak zituen eta eskaintza guztiak errefusatu zituen", esan du Jerome Maida komikiaren egileak.