Playstationek 15 urte bete ditu
Urteurrena ospatzeko Sonyk lehiaketa bat abiatu du Playstationen blogean. Irabazleak, produktu-sorta erraldoi bat jasoko du.
Argazkia: www.juegosdb.com
Japonian 1994an merkaturatu zuten lehen Playstation bideo-kontsola, baina, AEBetara eta Europara beranduago heldu zen: 1995eko irailaren 29an.
Aurten, 15 urte bete ditu, beraz, Sonyren makina mitiko honek eta hori ospatzeko lehiaketa bat jarri du martxan Playstationen blogak. Hain zuzen ere, produktu-sorta erraldoi bat jasotzeko aukera eskaintzen du Sonyk.