Martxoan helduko da Europara Nintendo 3DS bideo-kontsola eramangarria
Japoniara otsailaren 26an helduko da kontsola hau eta 220 eurotan salduko dute bertan. Europan izango duen prezioa ez dute oraindik argitu.
Nintendok prentsaurrekoa eman du gaur Nintendo 3DS bideo-kontsolaren kaleratze data eta prezioa iragartzeko.
Kontsola eramangarri honek, betaurrekorik gabe, jokoak hiru dimentsiotan ikusteko aukera eskainiko dio jokalariari.
Otsailaren 26an helduko da merkatura Japonian eta 220 eurotan salduko dute han. Europara beranduago iritsiko da, martxoan hain zuzen. Dena den, ez dute oraindik data ofiziala iragarri, ezta Europan izango duen prezioa argitu ere.