'Face Training': aurpegiko muskuluak indartzen dituen bideo-jokoa

Ariketa ezberdinen bidez, aurpegiko gaztetasuna eta edertasuna mantentzen laguntzen du duela egun gutxi merkatura heldu den joko honek.

Edertasuna eta gaztetasuna mantentzea errazagoa da jada, Face Training bideo-joko berriari esker. Joko honek aurpegiko muskuluak sendotzen ditu eta bertan pilatutako tentsioa arintzen du.

Jakina da aurpegiko gimnasia gaztetasunari eusteko teknika aproposa dela eta bideo-joko berri honek horretarako aukera ematen du.

Jokoak Nintendo DSi eta Dsi XL kontsoletarako bertsioak ditu eta yoga tekniken bidez funtzionatzen du. Guztira 15 ariketa ezberdin jasotzen ditu; begietarako, masailetarako, sudurrerako, ahorako, masailezurrerako nahiz leporako ariketak.

Duela egun gutxi heldu zen dendetara Frace Training eta aipatu bezala, aurpegiko muskuluak mugitzeko, odolaren zirkulazioa hobetzeko eta tentsioa arintzeko helburuarekin jaio da.