Urriaren 12an egingo da Debabarrenako BTT Martxa

Animatu eta parte hartu Debabarrenako BTT Martxan, izena emateko epea urriaren 5era arte egongo da zabalik.

Aurten urriaren 12an, asteartea, egingo da Debabarrenako bizikleta martxa eta bi ibilbide ezberdin prestatu dituzte: ibilbide laburrenak 25 kilometroko izango ditu eta luzeenak, berriz, 45 kilometro.

Elgoibarko Mintxeta Kirolgunean hasiko da proba, goizeko 09:00etan, eta antolatzaileek jakinarazi dutenez, sari potoloak bananduko dituzte parte hartzaileen artean.

Webgune honetan informazio gehiago aurki dezakezue.