Quiksilver Pro France txapelketak munduko surflari onenak hartuko ditu
Irailaren 25etik urriaren 5era bitartean, surfa eta musika izango dira protagonista Landetan. Eta gogoratu, Gazteak Quiksilverren bi produktu sorta bat zozkatuko ditu bere irakurleen artean.
Azken urteetan bezala, Frantziak hitzordu garrantzitsua izango du aurten ere surfarekin. Izan ere, datorren larunbatean Quiksilver Pro France txapelketa hasiko da eta munduko surflari onenek erakustaldi apartak egingo dituzte bertan.
Besteak beste, Kelly Slater, Mick Fanning, Taj Burrow eta Dane Reynolds izango dira, irailaren 25etik urriaren 5era bitartean, Landetan egingo den txapelketa honetan.
Gainera, aurten berrikuntzaz beteta helduko da txapelketa eta surfak ez ezik, musikak ere hartuko du protagonismoa. Jamaica talde frantsesak rock eta elektronika doinuak eramango ditu bertara. Kontzertua irailaren 25ean izango da, Hossegorren.