'Grease' pelikularen bideo-jokoa datorren astean helduko da dendetara
Irailaren 23tik aurrera egongo da salgai eta Wii eta Nintendo DS bideo-kontsoletarako bertsioak izango ditu.
Duela 30 urte mundu osoko zinema aretoetan ikusi zen Grease pelikula eta hiru hamarkada geroago, film honen zale bihurtu zirenek, etxetik atera gabe, Danny Zuckoren eta Sandy Olssonen azalean jartzeko aukera izango dute, pelikula honetan oinarritutako bideo-joko ofizialari esker.
Wii eta Nintendo DS bideo-kontsoletarako bertsioak izango dituen joko hau datorren asteko ostegunean (irailak 23) iritsiko da dendetara eta pelikulak bezala musika, dantza eta maitasuna izango ditu oinarri.
Batez ere, neskei zuzenduta egongo da jokoa eta taldean jokatzeko aukera eskainiko du. Gainera, karaoke bidez, "You are the one that I want", "Summer Nights", "Hopelessly devoted to you", "Greased Lightnin" eta "Grease" kantuak abestuko ditu jokalariak.