Aurkezleak behar ditugu!

Gazteak telebistako aurkezleak behar ditu ETB-3n dituen saioetarako. Parte hartzeko igo zure bideoa Gaztearen webgunea">Gaztearen webgunean. Irailaren 29a arteko epea daukazu.

Telebistako aurkezle izan nahi duzu? Gazteak horretarako aukera ematen dizu!! ETB-3n dituen saioetarako aurkezleak behar ditugu eta casting erraldoia antolatu dugu horretarako. Hain zuzen ere, Gaztea-klip bideoklipen saioko aurkezlea hautatuko dugu castingean eta, gainera, ETB-3ko beste saio batzuetarako lan-poltsa osatuko dugu.

Bertan parte hartu eta aurkezle izan nahi baduzu, zure bideoa bidali behar diguzu Gaztearen webgunearen bidez. Bideo horretan kamera aurrean zerbait egiten azaldu behar duzu: aurkezle lanak egiten, abesten, txisteak kontatzen... Irailaren 29 arte duzu horretarako aukera.

Jasotako bideoen artean aukeraketa bat egingo dute telebistako arduradunek eta aukeratutako lagun horiek aurrez-aurreko casting bat egin beharko dute irailaren 30ean EITBk Bilbon duen egoitzan.

Informazio gehiago behar izanez gero, bidali mail bat etb3gaztea@eitb.com helbidera edota utzi zure zalantzak Gazteak Facebooken duen atarian.

ZORTE ON!!!