Lehiaketen atari berria martxan du eitb.com-ek
Lortu sari bikainak estreinatu berri dugun atarian. Nahi al duzu U2k Donostian emango duen kontzertura doan joan? Parte hartu!
Argazkia: EFE
eitb.com-ek sari bikainak lortzeko aukera eman nahi die erabiltzaile guztiei estreinatu berri dugun lehiaketen ataria. Parte hartu eta irabazi saririk onenak!
Kontzertuetarako sarrerak, jatetxerik onenetan afariak, euskal diseinatzaileen jantziak eta osagarriak, kirol ekitaldietarako sarrerak, bidaiak, hoteletan egonaldiak... Gainera, atari berriaren estreinaldirako zozketa berezia jarri dugu martxan: sarrerak bikoitzak dauzkagu U2k Donostian emango duen kontzerturako.
Denetarik izango duzu eitb.com-eko lehiaketen atari berrian. Ez galdu denborarik, sartu eta zuk zeuk ikusi eskaintzeko daukagun guztia. Izena eman eta parte hartu!