EH Zuzenean jaialdia eta Goran Bregovicen musika, gaur ETB-3n

23:00etatik aurrera, aipatutako artistaren kontzertu bat eta EH Zuzenean jaialdiaren aurtengo edizioaren laburpena eskainiko du 'Gazteak 20 urte' saioak.

Aste honetan Goran Bregovic musikagile jugoslaviarra izango da "Gazteak 20 urte" saioko protagonistetako bat. Gaueko 23:00etatik aurrera, Bregovicen kontzertu bat emitituko du ETB-3k, gaur.

Artista honek pelikula ezagun askoren soinu-bandak egin ditu eta rocka, musika bulgariarra eta beste hainbat musika estilo nahasten ditu bere abestietan.

Bestalde, EH Zuzenean jaialdiaren aurtengo edizioak eman duena laburbilduko du aipatutako saioak, ordu erdiko tarte batean.

EH Zuzenean

Aipatutako jaialdiari dagokionean, bihar bilkura garrantzitsua egingo dute antolatzaileek EH Zuzenean festibalaren etorkizuna erabakitzeko.