Youtube berria: Azkarragoa eta kalitate hobeagokoa

Youtube 2007an heldu zen mugikorretara eta hiru urte geroago hainbat berrikuntza izan ditu:

Geroz eta jende gehiago sartzen da Internetera sakelako telefonoa erabilita eta duela gutxi egindako ikerketa baten arabera, bost urte barru mugikor bidezko Interneterako sarbideak aurre hartuko dio ordenagailu bidezko nabigazioari.

Era berean, mugikor bidezko Youtuberako sarbidea ere hasi egin da azken urteetan: 2009an %160ko hazkundea izan zuen, aurreko urtearekin alderatuz. Gaur egun, egunean 100 milioi bideotik gora ikusten dira Youtuben sakelakoa erabilita.

Youtube 2007an heldu zen mugikorretara eta hiru urte geroago hainbat berrikuntza egin ditu bere zerbitzuan:

Interfazeak elementu gehiago ditu orain. Gainera bilaketa emaitzak iradoki daitezke eta erreprodukzio listak nahiz bideoak "faborito" gisa sailkatzeko aukera ere badago, guztia mugikorra erabilita. Informazio eta berrikuntza guztiak m.youtube.com atarian aurki daitezke.