Nortzuk dira musurik gozoenak ematen dituzten Hollywoodeko aktoreak?
Hollywoodeko izarren artean musurik gozoenak ematen dituzten aktoreak aurkeztu dizkigu HollywoodLife.com atariak. Hain zuzen ere, beraiekin lan egin duten aktoreak izan dira balorazioa egin dutenak.
Zerrenda horren lehen hiru tokiak Robert Pattinsonek, Taylor Lautnerrek eta Shia Labeoufek bete dituzte.
Beste behin ere Crepusculoko aktoreak rankingeko lehen postuetan kokatu dira. Christina Riccik adibidez, zerrendaburuari buruz hitz egin du eta Robert Pattinson mutil gozoa eta xelebrea dela adierazteaz gain, ondo musukatzen duela aitortu du.
Bestalde, Transformers pelikulan elkarrekin lan egin ostean, musurik gozoenak eman dizkion mutila Shia Labeuf dela dela ziurtatu du Megan Foxek.
Hurrengo postuetan Alexander Skarsgard, Chace Crawford, Leonardo DiCaprio, Hayden Christensen, Johnny Depp eta James Mcavoy azaldu dira eta Ethan Hawkek bete du hamargarren tokia.
Amaitzeko, Will Ferrell, Jake Gyllenhaal eta Liam Hemsworth ere azaldu dira Hollywoodeko musurik onenak ematen dituzten aktoreen zerrendan.