'The Lord of the Rings' jokoaren online bertsioa doakoa izango da

Irailaren 10etik aurrera jokalariak ez du kuotarik ordaindu behar izango eta jokoaren jaitsiera ere dohainik izango da.

Warner Bros Interactive konpainiak iragarri du datorren hilean The Lord of the Rings Online bideo-jokoak prezioa aldatuko duela.

Hain zuzen ere, Turbinek ordenagailurako ateratako joko honen bertsioa doakoa izango da, irailaren 10etik aurrera.

Jokoaren jaitsieragatik jokalariak ez du ezertxo ere ordaindu behar izango eta kuotak ere dohainik izango dira.